Commons:Ongietorria
Zer da Wikimedia Commons?
Wikimedia Commons eduki multimedia gordetzen duen Wikimediaren proiektua da. Izena bere ama proiektutik datorkio, "Wikimedia", eta "commons" ingelesezko hitzetik (euskaraz: amankomuna), edukina hizkuntza ezberdinetan eta Wikimediaren hainbat proiektuetan erabiltzen delako. Wikimedia Commons beste Wikimedia proiektuentzat erabilgarri izan daitezken eta lizentzia askea duten irudi, diagrama, animazio, musika, bideo eta bestelako multimedia fitxategientzat gordailu nagusi bezala agertzen da.
Wikimedia Commonsek Wikipediaren wiki-teknologia berdina erabiltzen du. Beraz, oso erraza da edonorentzat editatzea, zuzenean web nabigatzailea erabiliz. Hona fitxategiak igotzeak, beste proiektuetan zuzenean erabili ahal izatea ahalbidetzen du, bakoitzera bereiziki igo beharra kenduz.
Proiektu hau 2004ko Irailaren 7an hasi zen, eta 2006ko Azaroaren 30ean igotako milioigarren fitxategiaren marka lortu zuen. Orain, 104.869.312 fitxategi daude, $2 galeriatan banatuak. Informazio gehiagorako, Wikipediako orrialdera edo Meta-Wikiko orrialdera jo dezakezu.
Beste multimedia gordailu batzuk ez bezala, Wikimedia Commons askea da. Edozeinek kopiatu, erabili edota aldatu ditzake fitxategiak, egilea eta iturria zehazten diren heinean, eta erabiltzaileek beraien kopiak edo hobekuntzak askatasun berdinarekin igotzen dituzten heinean. Wikimedia Commons berau eta bertako testuak GFDL lizentziapean daude. Fitxategi bakoitzaren lizentzia fitxategiaren deskripzio orrian aurkitzen da. Lizentzien inguruan informazio gehiago...
Parte hartu
Zure laguntzarekin, Wikimedia Commons hobe dezakezu:
Zure lanarekin lagundu
Argazkilari ona baldin bazara, zure irudi baliotsuekin lagun dezakezu. Diseinatzaile ona baldin bazara, bagiratu zein irudi eta diagrama behar diren. Musikalari, zinema edota antzerki artista bazara, zure lanen grabazio askeak argitara ditzakezu hemen.
Zure gaitasunarekin lagundu
Ez da nahitanahiezkoa zure fitxategiak igotzea. Beste egiteko ugari dago:
- Laguntza eta Informazio testuak itzuli.
- Irudiak hobetu
- Objektu ezezagunak identifikatu.
- Zure lege-ezagutzekin copyright-kontuetan eta ezabatze prozesuetan lagun dezakezu.
Zure denborarekin lagundu
Argazkilaritzan edota laguntza testuak idazten oso trebea ez bazara, beste hainbat arlotan ere lagun dezakezu.
- Lizentzia edota iturri informazio eskaseko fitxategi bat ikusten baduzu, erants ezazu
{{subst:nsd}}
. - Kategoria gabeko orrialdeak kategoria baten barnean sartu.
- Move files into relevant subcategories
- Eduki askeko baliabideetako fitxategiak hona igo daitezke.
- Nabarmendutako irudirako hautagaiak hautatu eta bozkatu.
- Bilatu eta atzera bota vandalism
Tourra
Izena eman
Wikimedia Commonsera fitxategiak igo ahal izateko, izena eman behar duzu. Goian eta eskuinean dagoen "Saioa hasi/Kontua sortu" loturan klikatuz zure lankide izena hauta dezakezu, zure fitxategi igoeran eta testuen edizioan erabilia izango dena. Komenigarria izan arren, ez da derrigorrezkoa izena ematea testuak soilik editatu behar badituzu.
Lehenengo urratsen tutoriala
Lehen pausoak eta Ohiko galderen orrialdeek hasierako urratsetan lagunduko zaituzte. Bertan, interfazea nola egokitu (adibidez hizkuntza hautatzeko), fitxategiak nola igo eta lizentzien inguruan informazioa aurkituko duzu. Ez dira beharrezkoak ezagutza tekniko aurreratuak hemen laguntzeko. Hau wiki bat da, benetan erraza.
Informazio sakonagorako, begiratu Komunitatearen atarian, eta galderak egiteko Txokoan (momentuz ingelesez), edo #wikimedia-commons webchat IRCan.
Wikimedia Commonseko fitxategiak kategoriatan eta galeriatan banatuak daude. Ikuspegi orokor baterako, ikusi Azala.
Put Babel boxes on your user page so others know what languages you can speak and indicate your graphic abilities. All your uploads are stored in your personal gallery. Please sign your name on Talk pages by typing ~~~~. If you're copying files from another project, be sure to use the FileImporter.
Software eta zerbitzu osagarriak
Oraindik zailegia dela uste baduzu, edo kopuru handi bat igo nahi baduzu, fitxategi igoera zerbitzua erabili dezakezu. Bertan, beste pertsona batzuek igoko dituzte fitxategiak zure ordez. Zure kabuz kopuru handi bat igo nahi baduzu, Commonist tresna lagungarri izango duzu. Edukia ikusteko edota editatzeko tresnei buruz informazio sakonagoa behar baduzu, ikus ezazu software orria.
Hemen gozatzea eta ondo pasatzea espero dugu.
Commons, Wikimedia irabazi asmorik gabeko elkartearen proiektu bat da, eduki askeko beste proiektu hauek bezala:
Wikiztegia Hiztegia sinonimoekin |
Wikiliburuak Ikasliburu eta esku-liburuak |
Wikiesanak Esanak |
Wikiteka Jatorrizko dokumentuak |
Wikipedia Entziklopedia askea |
Wikispezieak Espezieen gidaliburua |
Meta-Wiki Proiektuen koordinazioa |